Pamiela argitaletxea
Libro: Aurpegia
Libro: Aurpegia
No se pudo cargar la disponibilidad de retiro
| Formato | Tapa Dura |
| Número de páginas | 16 |
Bost zentzumenen bidez aurpegiko atalak deskubritzeko poegrama berria duzue honakoa. Antonio Rubioren esanetan, «Ilargian kulunkantari» bildumako liburuki bakoitza begia hezteko eta belarria eztitzeko ariketa bat da. Lehenengo begiratuan soil-soila dirudien arren, haur txikienen interesguneetatik abiatu diren diseinua eta edukia ere, hausnarketa eta sortze-lan luzeko emaitzak dira. Tradiziozko haur-kantutegian (errima, erritmoa, enumerazioak, errepikapena, bertsoa eta leloa, pilaketa…) eta hondo argietan erraz antzematen diren irudietan oinarriturik, kantatzeko eta kontatzeko den bilduma hau 0-3 urte bitarteko HGLko erreferente bilakatu da, eta, halaber, neska-mutiko askoren aurreirakurketa eta aurreidazketarako bidea abian jartzeko aukera ematen du. Kasu honetan, «Aurpegia» deritzan honek bost zentzumenen bidez aupegiaren atalak ikastera gonbidatzen gaitu. «Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.
Share

Provetodo - provedor integral
🇨🇱 Chile: Duble Almeyda 5595, Of. 904, Ñuñoa, Santiago
🇵🇪 Perú: PEFRED S.A.C, Chancay 32, San Juan de Lurigancho, Lima 1542
+56991709189
© 2026 Provetodo. Todos los derechos reservados.