{"product_id":"libro-hogei-atariko-proba-ega-azterketako-benetako-atariko-proben-hogei-eredu-portugoietak-moldatu-eta-koaderno-batean-bilduak-portugoieta-koadernoak-basque-edition","title":"Libro: HOGEI ATARIKO PROBA: EGA azterketako benetako atariko proben hogei eredu, PORTUGOIETAk moldatu eta koaderno batean bilduak. (PORTUGOIETA KOADERNOAK) (Basque Edition)","description":"\u003ctable style=\"border-collapse:collapse;margin-bottom:16px;width:100%\"\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003ctd\u003e\u003cstrong\u003eFormato\u003c\/strong\u003e\u003c\/td\u003e\n\u003ctd\u003eTapa Blanda\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003ctd\u003e\u003cstrong\u003eNúmero de páginas\u003c\/strong\u003e\u003c\/td\u003e\n\u003ctd\u003e206\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003c\/table\u003e\u003cp\u003eEuskal Autonomia Erkidegoko aspaldiko EGA azterketako hainbat atariko proba bildu ditu PORTUGOIETAk koaderno honetan. Hain zuzen, azterketa historiko hartan atariko gisa egiten ziren aukera anitzeko 100 galderadun 20 proba edo test 85na galderatara ekarriak, bakoitzean-bakoitzean, entzunaren ulermenari zegozkion hasierako 15 itemak kenduta. Horrela, 1.700 test-galdera dira guztira, paperezko koaderno bakarrean, sarean solte eta PDF formatuan eskuragarri dauden ereduak baliatuta.\u003cbr\u003e\u003cbr\u003eMaterial historiko bezain erreala da, euskararen edozein arlo jorratzeko aukera paregabea ematen diona B2 edota C1 mailako ikasleari; deklinabidea, aditza, komunztadura, esamoldeak, lokailuak, esaera zaharrak, lexikoa, ortografia, sintaxia… Edozer izaten zen galdegai zorioneko atariko proba haietan, eta, zalantza izpirik gabe, oso-oso egokiak euskara onaren oinarri diren hiru alderdiak lantzeko: zuzentasuna, egokitasuna eta jatortasuna. Gaur egun ere eredugarri eta ikasbide behar-beharrezkoa direlakoan, koaderno batean bildu ditu PORTUGOIETAk, paperezko formatuan, euskara-ikaslearentzat erabilgarriago-edo egin nahian.\u003c\/p\u003e","brand":"Independently published","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":59896819843153,"sku":"B0BZFPFW6R","price":48600.0,"currency_code":"CLP","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0669\/6455\/3809\/files\/71Z7ueShS3L.jpg?v=1785260265","url":"https:\/\/provetodo.cl\/es-cl\/products\/libro-hogei-atariko-proba-ega-azterketako-benetako-atariko-proben-hogei-eredu-portugoietak-moldatu-eta-koaderno-batean-bilduak-portugoieta-koadernoak-basque-edition","provider":"Provetodo ","version":"1.0","type":"link"}